Adinekoa egoitzaratzeak eta egoitzara egokitzeko aldiak benetako ikasbidea dakar, baita senideentzat eta hurbilekoentzat ere, batez ere, erabiltzaileari aurretik laguntza eskaintzen ziotenentzat. Ikasbide hori egoera bera pairatzen ari diren beste pertsona batzuen mesederako izan dadin lortu eta beste familia batzuei laguntzeko loturak sortzeak bide ematen du arretaren inguru atsegina sortzeko, egoitzako komunitatea ehuntzeko, non zaintza harremana norabide bakarrekoa ez den, hau da, adinekoari bakarrik bideratutakoa.