Edukinera zuzenean joan

Harremanetan Oinarritutako Arreta-Ereduaren oinarrizko osagaiak

Zaintza harremanetan esku hartzen dutenen arteko harreman jatorren sarea sortzeko eta horri denboran eusteko nahiz berritzeko konpromiso kolektiboa hartzeko, gidaritza eraginkorra behar da, motibazioa lantzeko eta profesionalen talde osoaren gaitasuna nahiz eraginkortasuna aktibatzeko gai izango dena; gainera, erabiltzaileek eta senideek zerbitzuaren arretan eta iraunaldian benetan parte har dezaten sustatu behar duena. Ezaugarri horiek dituen gidaritza edo lidergoak ondoko konpromisoak dakartza:

  • Giza izaeraren garrantzia eta, zaintza komunitatea osatuta, zerbitzuan parte hartzen dutenen arteko harreman jatorrak aitortzen dituen arretaren filosofiarekin bat egitea, eta horren zuzendaritza ikuspegi horretatik gauzatzea, balio horietan oinarritutako kultura ezar dadin sustatzeko. Filosofia hori erakundearen «Xedea – Ikuspegia – Balioak» izendapenean islatu behar da.
  • Lidergo dinamikoa garatzea, kudeaketa hutseko eginkizunetatik harago doana, ekimen berritzaileak sustatzeko.
  • Taldean eragina izatea, bere jarrera eta jarduteko moduarekin adibidea emanda eta langileak konbentzitzeko argudio sendoak eskainita, proposatutakoa hobea dela erakutsiz zerbitzua erabiltzen, bertan lan egiten eta bisitari datozenen interes erkidearentzat, hau da, zaintza komunitatean parte hartzen duten pertsona guztientzat.
  • Ikuspegi holistikotik abiatuta, laguntza eta lagun egitea errazten duen arreta moldea sustatzea.
  • Informazio jarioa eta kideen arteko loturak erraztea eta indartzea, profesionalen arteko kohesioa indartzeko. 
  • Komunikazio modu eraginkorra baliatzea, honako hauek bermatzen dituena:
  • Mezuak iritsi behar direnengana iristen dira.
  • Mezuak argiak dira, anbiguotasunik eta kontraesanik gabeak.
  • Taldeko kide guztien iritziak entzuten eta aintzat hartzen dira.
  • Giro parte hartzailea sustatzea, giro horretan onartzen baita erabiltzaileek, senideek eta profesionalek ekarpenik egiten dutela eta beren ideiei nahiz ekimenei balioa ematen zaiela. Horretarako, komunikazio molde ireki eta arina sustatuko da, jendea iritzia ematen eta irtenbideak proposatzen aske senti dadin.
  • Norberaren akatsak berariaz onartzea eta besteen jardunbide zuzenak berariaz aitortzea.
  • Jarduerak ebaluatzea, emaitzak ezagutzeko eta feedback delakoa errazteko, etengabeko atzeraelikadura egon dadin, krisi egoerei erantzuteko ez ezik, ohikotasunez baliatzeko, langileek hauteman dezaten zuzendaritza adi dagoela beren ahalegin eta ekimenen inguruan, eta jakin dezaten zein diren erabaki zehatz baten ondorio onuragarriak edo kaltegarriak.
  • Erakunde gisa, aliantzak sustatzea eta gizarte erantzukizuneko konpromisoa hartzea.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.