Egoitza batean bizi izaten hasteak ez du zertan ekarri familiako harremanak eta adiskideekiko harremanak eteterik; hau da, ez du esan nahi egoiliarraren lotura erreferentziazko senide edo hurbileko pertsonekiko harremanetara mugatu behar denik. Egoiliarrak lehen zeukan harreman sareari eustea izan behar du, eta horretan mesedegarria izango da esatea nahi duena eta nahi duen bestetan gonbidatu dezakeela etortzen, telefonoz deitzeko laguntzarik behar badu, eskatzeko zalantzarik izan ez dezala adieraztea, edo, bestela, harremanetan jartzen den pertsonei egoitzara bisitan etor daitezkeela esatea, horrek egoiliarrari ilusio handia egingo liokeela azalduta. Egoitzan egiten diren ospakizunetan edo jarduera nahiz irteera batzuetan laguntzaile parte har dezaketela esan behar zaie.