Komenigarria da aurrenekoz zerbitzuan hasten diren langile berrientzako harrera oneko giroa sortzea. Adibidez, kafea hartzeko saio bereziren bat antola daiteke etorri berriak lan egingo dueneko taldeko kideekin; sarritan egongo deneko plantillako kideak aurkeztu ahal zaizkio; bera erreferente izango duten egoiliarrak eta arestian aipatutako talde horretako kide gisa artatuko dituenak aurkeztu ahal zaizkio; egoitzako instalazioak ikus ditzan laguntzen ahal zaio, instalazioekin ohitzen joateko; berariaz adieraz dakioke edozein unetan izaten dituen zalantzez galde ditzakeela…