Edukinera zuzenean joan

Oroitzapen jarduerak

Oroimena biziberritu edo ahaztutako oroitzapenak berreskuratzeko jarduerak oso onuragarriak izan daitezke adinekoentzat: haien ongizate orokorra, autoestimua eta nortasunari ematen dioten zentzua hobetzen lagun dezake. Horretarako, iraganari buruzko elkarrizketak egin behar dira eta, elkarrizketa horietan, adinekoak oroitzapenak trukatzen ditu adin bereko pertsonekin, kasurako, beste egoiliar batzuekin, senideekin edo lagunekin, bai eta pertsona gazteagoekin ere, hala nola egoiliarra bisitatzen duten bilobekin eta artatzen duten profesionalekin. Oroitzapen horiek kontatzeak edo beste pertsona bati azaltzeak nor den eta zer egin zuen balioesten dela sentiarazten dio egoiliarrari. Eta, zalantzarik gabe, lantzen diren elkarrizketei esanahia gehitzeko modua da.

Jarduera horiek garatzeko, oroitzapenen ernagarri jardun dezaketen hainbat elementu erabil daitezke, gure zentzumenetan eragina dutenak:

  • Ikusmena: argazkiak, irudiak, objektuak.
  • Entzumena: antzinako abestiak, irrati edo telebista saio jakin batzuk, itsasoaren, haizearen edo trenaren soinua.
  • Dastamena: edarien eta janarien zapore jakin batzuk.
  • Usaimena: kafearen, ogiaren, euriaren eta lur bustiaren usaina.
  • Ukimena: pertsonak lanbidean edo etxean sarritan erabiltzen zituen ehun edo objektu batzuen ehundura edo egitura.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.