Edukinera zuzenean joan

Parte hartzea

Bizitzaren aldi berri horretan, egoiliarrek zinez pentsa dezaten egoitza beren bizilekua dela, ezinbestekoa da neurriak hartzea egoiliarrek eragin esanguratsua izan dezaten espazio horren eta bertako zaintza komunitatearen funtzionamenduan, beren bizimodua baldintzatzen duten antolaketa alderdietan, eta neurri horiek egoiliarrak ahaldundu behar dituzte inguru horretako gogozko protagonista senti daitezen; ez, ordea, den-dena erabakita dagoen leku batera sartzen diren erabiltzaile pasiboak. Azaldutakoa egiteko, hainbat bide erabil daitezke:

  • Jakina denez, bideetako bat parte hartze kolektiboa bideratzeko tresna formalak ezartzea da: erabiltzaileen batzarrak, eta horien barruan, egoitzako funtzionamenduaren alderdi jakin batzuei buruzko proposamenak egiteko talde txikiak edo batzordeak era daitezke.
  • Beste bide bat dugu iradokizunak eta kexak egiteko prozedurak, betiere erabiltzaileei begira erraztuta eta bi horietara jotzeko behar den laguntza guztia emanda.
  • Hirugarren aukera da kalitatea hobetzeko prozesuetan esku hartzea, diagnostikoaren aldian eta hobetzeko proposamenak taxutzeko eta eztabaidatzeko aldian iritzia emanda.
  • Parte hartzeko modu informala ere, edo naturala, nolabait esatearren, sustatu beharrekoa da; hala, erabiltzaileen parte-hartzea sustatu behar da, bat-batekotasunez, jakingarri gerta daitekeen hainbat unetan: esate baterako, egoitzan antolatzen diren jardueren esparruan, egoiliarrek lehendik dituzten ezaupideak interes erkidearen zerbitzuko jar baititzakete.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.