Jarduteko jarraibide parte hartzaileak sustatu behar dira komunitate sena lantzeko eta senideek nahiz hurbilekoek ere gogozko eta bidezko parte hartzea igarri behar dute komunitate horretan. Bereziki, komeni da arretan inplikatzeko nahia onartzea eta hori egitera gogatzea, kasu bakoitzean adosten diren moduetan, bai eta etxekoek egiten dituzten proposamenak edo aholkuak ere onartzea, artatutako adineko pertsonaren zaintzaile informal gisa metatu duten ezagutzan eta esperientzian oinarrituta.
Komeni da, halaber, senideek eta hurbileko beste pertsona batzuek arretaren funtzionamendu orokorrean parte har dezaten sustatzea, haien ideiak entzunez eta gauzatzen parte har dezaten animatuz. Egoitzan bertan zein kanpoan, jarduerak antolatzen eta egiten parte hartzea egoitza komunitateko kide sentitzeko modu egokia da.