Edukinera zuzenean joan

Eredua ezartzeko metodo mistoa

Premisa eta xedea

Arestian adierazi den bezala, «Iragarpenezko Arakatzea» deitutako metodologiaren ezaugarri nagusia da arreta indarguneetan jartzea, erakundeen aldeko alderdietan.

«Arazoak konpontzea» xede nagusia duten ikuspegien ordezko irtenbidetzat hautatu dugu ikuspegi hau; izan ere, ‘arazoek’ zerbitzuetan antzematen diren alderdi negatibo, disfuntzional edo mentsei erreparatzen dietenez, pertsonek hobekuntza prozesuetan parte hartzeko eta lankidetzan jarduteko izan dezaketen gogoa edo prestutasuna higatzeko arriskua dute. Iragarpenezko Arakatzeak, aldiz, gabezien edo mentsen diskurtsoaren ordez, argudio itxaropentsuago eta eraikitzaileagoa darabilenez, atxikimendu eta parte hartze zabalagoa sustatzeko modukoa da.

Iragarpenezko Arakatzearen abiapuntua da erakunde edo talde guztietan badagoela ondo funtzionatzen duen zerbait. Ondo funtzionatzen duen hori zer den eta zerk eragiten duen ondo identifikatzea da jomuga, bi helburu betetzeko: batetik, alderdi positibo edo onuragarri horiek indartzea, zabaltzeko edo hobetzeko, dagoeneko ezarrita dauden jardunbideen mugak gainditzea ahalbidetzen duten sormenezko irtenbideak diseinatuz; eta, bestetik, horiek iradokimen iturri eta finkagailu gisa erabiltzea, horietan oinarriturik, okerrago funtzionatzen duten alderdietarako irtenbideak pentsatu eta taxutzeko.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.