Langileek adineko egoiliarren giza izaera aitortu behar dute, bai eta haien bakantasuna ere, hau da, gizabanako bakarrak direla, berezko nortasuna, premiak, lehentasunak, balioak eta beldurrak dituztela, eta, horrenbestez, horiek guztiek modu bereizian moldatzen dute pertsona.
Aintzatespen hori adierazteko modurik onena dugu haiekiko harremanak jator eta elkarrekikoak ezartzea, enpatian eta errukitasunean oinarritutakoak, pertsona ezagutzeko, zer axola zaion jakiteko eta nola sentitzen den jakiteko asmoz (ikus Harremanetan Oinarritutako Arretari buruzko Eskuliburuko 6. atala).