Edukinera zuzenean joan

Harremanetan Oinarritutako Arreta-Ereduaren oinarrizko osagaiak

Harremanetan Oinarritutako Arreta arreta lantzeko paradigma bat da, filosofia jakin bat, arreta ulertzeko modu bat, baina ez da eredu gisa egituratu, hau da, paradigma berri hori aplikatzeko esparru zehaztu gisa. Egia esatera, beste edozein asistentzia ikuspegirekin gertatzen den bezala, harremanetan oinarritutako arreta hainbat ereduren bidez gauza daiteke.

Arretaren paradigma jakin bat zerbitzuen antolamenduan eta eguneroko jardunean erabiltzea helburu duen arreta eredua diseinatzea lan konplexua da, arretari eragiten dioten faktore ugari bateratzea eskatzen baitu, filosofia horretatik ulertuta eta interpretazio horri atxikitzen zaizkion jarraibide orokorrak eta gomendio espezifikoak eskainita.

Harremanetan Oinarritutako Arretaren Paradigmari dagokionez, zeregina bereziki labain edo korapilatsua da, harremanen izaera abstraktua dela eta: erraza da esatea harremanak sortu eta haiei eutsi behar zaiela, bai eta lotura horiek beraiek eta horien kalitatea erabakigarriak direla emandako arretaren kalitatea bermatzeko, baina askoz ere zailagoa da, eguneroko jardunean, testuinguru atsegina eraikitzeko bidea jorratzea, non lotura horiek eraldaketaren bitarteko eta eragile nagusi gisa jokatzen duten.

Atal honetan, irtenbide zehatza proposatuko dugu, hots, filosofia hori aplikatzeko berariazko eredua, haren oinarrizko osagai guztiak deskribatuko ditugu, eta hurrengo ataletan horietako bi garatuko dira, osagai konplexuenak, hain zuzen ere, bai ereduaren eraikuntzan bai ezarpenean duten izaera egituratzaileagatik. 

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.