Egoitzek kalitatea etengabe hobetzeko partaidetza tresnak erabiliz gero, egoitzaren funtzionamendu arruntean txertaturik, aldaketa sendoak ezartzea ahalbidetuko da denboraren poderioz, eta horrek zerbitzuaren ikuspegiak bereizgarri duen arretaren filosofia indartzen lagunduko du. Harremanetan Oinarritutako Arretari buruzko Eskuliburuan proposatzen den metodo mistoa hobekuntza etengabe bultzatzeko tresna ere bada, iragarpenezko arakatzearen ikuspegian oinarrituta, hau da, lehendik ondo funtzionatzen duten ekintzetatik abiatuta, hobekuntzen diseinuan funtsatuta.