Zerbitzuan lanean hasten den profesionalak zerbitzu horrek hautatutako arretaren filosofiarekin eta haren balioekin identifikatzeko aukera izan behar du hasiera-hasieratik. Horretarako, garrantzitsua da Harremanetan Oinarritutako Arretaren filosofia «agerikoa» izatea, bai Xedearen, Ikuskeraren eta Balioen adierazpenean eta zuzendaritzak eskaintzen dizkion orientabideetan, bai profesional berriek gainerako langileei igartzen dieten arreta emateko moduan, egoiliarrekin, senideekin eta hurbilekoekin duten harremanetan eta elkarren arteko harremanak lantzeko moduan, baita dokumentazioan ere: informazio tauletan josten diren kartelak edo informazio orriak, barne araudia edo eginkizunak esleitzen zaizkionean langileari adierazten dizkioten jardunbide jarraibideak.