Funtsezkoa da egoitza atxikita dagoeneko erakundeak eta zuzendaritzak adinekoei eta egoitzari buruzko ikuspegi positiboa eman dezaten, bizitzeko eta lan egiteko leku atsegina delakoan, eta ondo funtzionatzen duten alderdiak, emaitza onak eta harreman jatorrak ikusarazi eta balioa eman diezaieten.
Ikuspegi ona izateak lagundu egiten die profesionalei ikuspegi hori garatzen, arreta ona eskaintzen eta zaintza ingurumari jator eta onuragarria sortzen zinez esku hartzen. Horrela, lanbidean hasten diren pertsonak era onean hasiko dira, eta horrek eragina izango du lana hautemateko iritzian eta beharrarekin konprometitzeko moduan. Zerbitzuan denbora eman duten pertsonek, aldiz, igarriko dute egoitzan dabilen ikuspegi on hori, neurri batean, beren ekarpenaren emaitza dela, eta etorkizuneko hobekuntzak antzemango dituzte, besteak beste, euren arduraldiaren eta ahaleginaren jarraipen eta emaitza gisa.