Personas mayores, Dependencia, Residencias, Caídas, Úlceras, Lesión, Calidad de vida, Calidad de la atención, Nivel provincial, Indicadores, Evaluación de servicios, Características servicio, Proyectos piloto, Araba, País Vasco, España
Arabako Foru Aldundiak lurraldeko gizarte-zerbitzuen zentroetan arretaren kalitateari buruzko adierazle-sistema bat ezartzeko proiektua jarri du abian. Proiektuaren lehen-fasea adinekoen egoitza-zentroentzako adierazle sorta bat teorikoki eta praktikoki baliozkotzea izan da. Lan hori zerbitzuak ematen dituzten erakundeekin lankidetzan egin da, eta zentro publiko eta pribatuetako 70 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute. Artikulu honetan proiektuaren garapena deskribatzen da, eta hautatutako kalitate-adierazleen pilotajeak adinekoentzako 30 bat egoitza-zentrotan izan dituen emaitzak jasotzen dira.