SIIS Eguía-Careaga Fundazioaren Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Sailarekin lankidetzan. Bizimodu Independenterako Laguntzen Eredua Araban. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 2020.
Arabako Lurralde Historikorako Bizimodu Independenterako Laguntza Eredu bat formulatzea aniztasun funtzionala duten pertsonek eta haiek ordezkatzen dituzten erakundeek azken urteotan adierazitako behar eta aldarrikapen legitimo bati erantzuten dio, nazioartean pixkanaka garatzen ari diren aurrerapenekin bat etorriz, bai ikuspegi filosofiko eta sozialaren aldaketari dagokionez, bai berariazko laguntza-neurriak diseinatzeari eta ezartzeari dagokionez.
Bizimodu independenterako laguntzak jaso ditzaketen biztanleen premien etengabeko bilakaera kontuan hartuta, eta arreta-eremu horretan berrikuntzak eta esperimentazioak duten garrantzia kontuan hartuta, eredu hau egituratu egiten da.