Edukinera zuzenean joan

GOFEren kalitate-ekimenak

Indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko Hegoak Foru Zerbitzuaren 35 urteko ibilbidea dela eta, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Sailak jardunaldi tekniko bat antolatu zuen 2026ko azaroaren 17an, Europa Biltzar Jauregian.

Jardunaldian zerbitzuaren sorrera eta bilakaera, emakumeei beren errekuperazio-prozesuetan ematen zaien laguntza eta indarkeria matxistaren aurrean erantzun bateratuak eraikitzeko beharra izan ziren aztergai.

Jardunaldiaren esparruan, Hegoaken ibilbideari buruzko ikuspegi osagarriak eskaintzen dituzten bi bideo aurkezten dira:

  • Hegoak zerbitzuaren sorrerari eta ibilbideari buruzko errepasoa: ekimen aitzindari baten memoria berreskuratzen du, haren sorreran parte hartu zuten pertsonen testigantzen bidez, erakundeen arteko lankidetza eta profesionalen konpromisoa azpimarratuz (Ikusi bideoa).

  • Hitz egiten duten emakumeak, aurrera egiten duten bizitzak: emakumeei eta zerbitzuko profesionalei ahotsa ematen die, errekuperazio psikologiko eta emozionaleko prozesuak agerian jarriz eta entzutearen, elkarrekiko laguntzaren eta autonomia berreskuratzearen garrantzia nabarmenduz (Ikusi bideoa).

Bi bideoek zerbitzuaren memoria eta emakumeen bizipenak uztartzen dituzte, 35 urteko laguntza espezializatuari balioa emanez eta indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidearekiko konpromisoa berretsiz.

Jardunaldi teknikoaren programa

ITZULI
IMPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.