A quality framework for care homes for children and young people and special residential schools. Care Inspectorat, Dundee, 2026, 82 p.
Dokumentuak haurrentzako eta gazteentzako egoitza-zentroei zuzendutako kalitate-esparru bat ezartzen du, barnetegia duten hezkuntza-zentroak barne. Zerbitzuen ebaluazioa, ikuskapena eta etengabeko hobekuntza bideratzea du helburu, artatutako adingabeen ongizatea, eskubideak eta esperientzia erdigunean jarriz. Harremanak, babesa eta garapen integrala ardatz dituen ikuspegian oinarrituta, esparruak ebaluaziorako funtsezko arloak definitzen ditu, hala nola zainketen kalitatea, lidergoa, ingurunea eta laguntzen plangintza. Halaber, oinarrizko berme batzuk ditu, arreta segurua eta egokia bermatzeko bete beharrekoak.