Swerts, C., et al., A Tool for Assessing the Quality of Life of Adolescents in Youth Care: Psychometric Properties of the QOLYSS. Psychosocial Intervention , bil. 32, zk. 1, 2023, or. 21-31.
Bizi-kalitateak (BK) haurren eta nerabeen bizitza eta egoerak hobeto ulertzeko funtsezko modu gisa interes handiagoa piztu du, dela biztanleria orokorrean, dela berariazko biztanlerian. Hala ere, gazteentzako arreta-zerbitzuetako gazteen BKren ebaluazioa gutxi ikertutako gaia da oraindik. Azterlan honek BKren autotxostenaren eskala berri baten egokitzapena eta propietate psikometrikoak aztertzen ditu 12 eta 18 urte bitarteko nerabeentzat, gazteentzako zerbitzuetan: Gazte Zerbitzuen Bizi Kalitatearen Eskala (QOLYSS, ingelesezko siglen arabera). QOLYSSren behin-behineko bertsioarekin froga pilotu bat egin zuten, gazteentzako arreta-zerbitzuetan 28 neraberen lagin bat osatuta, horren bitartez aplikatzeko eta egiteko neurria hartu ahal izateko.