Gómez, A., MORETAG. Modelo referencial de asignación de tiempos de auxiliar de geriatría en residencias para personas mayores. Portugalete, Lares Euskadi, 2018, 229 or.
Geriatriako laguntzaileak funtsezko pieza dira adinekoen egoitzen funtzionamenduan. Profil bera duten bi egoiliarrek arreta denbora desberdinak behar izan ditzaketela kontuan hartuta ere, edo baita egoiliar berak une desberdinetan ere, erabiltzaile-profil jakin bat zaintzeko behar duten denboraren erreferentzia izatea oso baliagarria da profesional hauen lana kalitate eta eraginkortasun irizpideekin planifikatzeko. Azterlan hau, aitzindaria da bere esparruan, eta mendekotasun mailen araberako geriatriako laguntzaileen denbora estandarizatuen eredu bat proposatzen du, Euskal Herriko sei geriatrikoetan bildutako datuak oinarri hartuta. Horretarako, autonomia-erkidego horretako zentroetan erabili ohi den “Barthel” indizearen eta mendekotasuna baloratzeko baremoaren (BVD) arteko elkarrekikotasuna ezartzen du, adinekoek behar dituzten laguntza zereginak identifikatzen ditu, mendekotasun mailaren araberako profilak egiten ditu eta arreta denborak esleitzen dizkie. Ereduaren aplikazioak askotarikoak dira: egungo eta etorkizuneko agertokien simulazioa, langile plantilen dimentsionamendua, baliabideen plangintza lurralde jakin batean profil desberdinen eskaera potentzialaren arabera, edo adostasun edo baliozkotze probak.