Fundación Edad y Vida. Calidad y acreditación para las entidades prestadoras de servicios de atención a las personas mayores en situación de dependencia. Barcelona, Fundación Edad y Vida, 2008, 201 p.
Adin & Bizitza Fundazioak, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren laguntzarekin, mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuen kalitateari eta akreditazioari buruzko dokumentu hau aurkeztu berri du. Bolumenak honako hauek hartzen ditu abiapuntutzat: Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonak Zaintzeko Legea, autonomia-erkidegoetan dauden mendetasunari arreta emateko arauak eta planak, eta mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuen kalitate ereduak, Estatuan zein beste herrialde batzuetan eskuragarri daudenak. Dokumentazio hau guztia oinarri hartuta, bi tresna lantzen dira: arreta zerbitzuetarako kalitate eredu bat eta zerbitzu horiek ematen dituzten erakundeentzako egiaztapen eredu bat. Lanak, beraz, helburu bikoitza du: batetik, gidari izatea zerbitzuak ematen dituzten erakundeek beren kalitate eredua ezar edo hobetu ahal izateko; eta, bestetik, administrazio publiko eskudunei laguntzea egiaztapen-eredu garden bat egitea, estatu mailako arretaren kalitate maila homogeneoa bermatzeko. Adin & Bizitzaren proposamenak mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonentzako arreta zerbitzuetan oinarrizko maila baten eta aurreratu baten artean bereizten du, eta zerbitzu motaren eta mendekotasun mailaren arabera egituratutako akreditazio sistema eskaintzen du.