Centros comprometidos contra la violencia de género. Manual de estándares. Sevilla, Junta de Andalucía, 2020, 85 or.
Genero-indarkeriaren aurka konprometitutako zentroak akreditatzeko programaren helburua ondoko arloetan ekimenak zehaztea da: osasunaren arlo eta agentziak, lehen-mailako arretako barrutien eta ospitaleen jarduna; eta ikasteko eta jardunbide egokiak partekatzeko guneak sortzea. Tresna berri bat garatzea, genero-indarkeriari aurre egiteko egun daudenaz gain, sentsibilizatzeko, detektatzeko eta erantzun ahal izateko; krisialdi sanitorio honen bitartean eta ondoren. Akreditazio honen bitartez aitortza publiko bat eskaini nahi zaie lehen-mailako profesionalei edota zuzendaritza-taldeei; akreditazio horren bitartez emakumeei aukera emateko genero-indarkeriari aurre egiteko ingurune seguru eta espezializatu gisara, prestakuntza jasotako profesionalak dituztenak; kasuen detekziorako, esku-hartzerako eta koordinaziorako neurri berritzaileak dituztenak, jarraipen aktibo eta jarraitua dutenak, eta arazo honen aurrean sentsibilizazioa sustatzen dutenak bakoitza partaide den arloan. Estandarren gidaliburu honetan aintzat hartzen dira alderdi horiek, eta krisialdi hobeb aurretik landutako bestelako osagai eraldatzaile batzuek jasotzen dituzte; egun, are garrantzitsuagoak direnak, adibidez, Arreta Indibidualizatutako Taldeen konexioa edota emakumeen inguruneko pertsonak aintzat hartzen dituena, haren mendeko daudenak, eta bortxa-egoeragatik kaltetuak daudenak.