European Social Network, Evidence-based social services. Toolkit for planning & evaluating social services. Brighton, European Social Network, 2015, 61 or.
European Social Network (ESN) erakundeak egindako dokumentu hau, plangintza ekintzen ekintzailetzarako eta gizarte zerbitzuen ebaluaziorako orientazio gida bat da, ebidentzian oinarritutako praktikaren ikuspegitik.
Eskuliburua, nazioarteko aditu eta erakunde talde baten elkarlanaren emaitza da, eta bi galdetegi aurkezten ditu. Horietako lehenengoak toki mailako gizarte zerbitzuen plangintzari ekiteko orduan kontuan hartu behar den informazio mota argitzeko balio du; bigarrenak, berriz, zerbitzu horien ebaluazio-prozesu bati ekiten zaionean kontuan hartu behar diren gaiak jorratzen ditu. Bi tresna teknikoak, proiektuan parte hartu duten adituen taldeak probatu ditu, besteak beste, SIIS dokumentazio eta ikerketa zentroak.
Gida hau, era berean, ebidentzian oinarritutako gizarte zerbitzuetan espezializatutako datu baseen nazioarteko berrikuspena jasotzen du. Datu base horiek baliagarriak izan daitezke zerbitzuak planifikatzeko edo ebaluatzeko prozesu bat abian jarri nahi duten erakunde eta profesionalentzat.