Erlazionatutako bibliografia
- Jordan de Urries, B. Estándares europeos de calidad para los servicios de empleo con apoyo. Instrumento de evaluación. Salamanca, Instituto Universitario de Integración en la Comundidad, 2005, 81 p.
Verdugo, A. et al. Desarrollo de un sistema de evaluación multicomponente de programas de empleo con apoyo (SEMECA). Serie: Investigación, Salamanca, INICO, 2009, 129 p.
Enplegua Laguntzarekin deritzon esku-harmenaren barnean izaten diren prestakuntza edo laneratze-prozesuak ebaluatzeko berezko metodologia aurkeztea xedea du Komunitatean Integraziorako Unibertsitate-Institutuak. Enplegua laguntzarekin, dakigunez, enplegua lortzeko oztopoak dituen pertsona lan jardueran soilik sartzea ez da. Baizik eta erabiltzaileen eta senideen bizi kalitatea hobetzeko asmoz, lan ibilbideen barnean zenbait jarduera osagarriak eta lagungarriak txertatzen dira. Institutuak bere betebeharren ildoaren eskarmentutik sortutako ideien sintesi gisa plazaratzen du aurkezten digun ebaluatzeko SEMECA sistema. Honen oinarrizko ezaugarri nagusiak bi dira. Batetik , tresna kuantitatiboak zein kualitatiboak elkarrekin erabiltzea eta, bestetik, enplegua laguntzarekin ekimenetako erabiltzaileak atzemanez, laneratzeko ibilbidean urrats, eduki, tresna eta parte hartzaile guztien informazioa kontuan hartzea. Dokumentu honetan, SEMECA sistemarekin sakondu aurretik, ebaluatzearen marko teorikoak, ibilbide edo bilakaera historikoak eta definizioak emateaz gain, Europan dauden kalitatezko ebaluatzeko estandarrez mintzatzen dira autoreak baita ondoko atalean eztabaida taldeak erabiltzeko gomendioez ere. Baina, SEMECAren tresnak, zertan datzaten? Kualitatiboki eta 14 edo 15 egunetan zehar, europar estandarrekin baliaturik kalitatezko zerbitzuak diren edo ez ebaluatuko dituzte, bai kanpoko baita barneko ikuskatzailearekin ere. Halaber eta erabiltzaileen eta senitartekoen iritziak jakiteko asmoz, beste 15 egunez eztabaida taldeak sortuko dituzte. Kuantitatiboki, profesionalek erabiltzailearen autonomia maila eskala batean neurtu beharko dutenez gain enpresaburuen gogobetetzea eta programaren arduradunaren iritziak jaso ahal izango dira galdetegien bitartez.