European Social Network, European framework for quality in social services. Bruselas, European Social Network, 2025, 44 or.
Dokumentuak gizarte-zerbitzuetarako Europako kalitate-esparru bat proposatzen du, European Social Network (ESN) erakundeak garatua, Europan arretaren kalitate-estandarrak hobetzeko eta harmonizatzeko helburuarekin. 24 herrialdetako esperientzietan eta ebidentzietan oinarrituta, funtsezko sei printzipio ezartzen ditu: giza eskubideen errespetua, pertsonarengan zentratutako arreta, emaitzetara bideratutako ikuspegia, segurtasuna, komunitatean oinarritutako ikuspegia eta lidergo egokia. Printzipio horiek kalitateko 23 estandarretan zehazten dira, eta horietan zerbitzuen erabiltzaileen itxaropenak, zerbitzu-hornitzaileen konpromisoak eta estandarrak aplikatzeko neurri praktikoak jasotzen dira. Esparruak parte-hartze aktiboa, irisgarritasuna, berdintasuna, segurtasuna eta etengabeko hobekuntza sustatzen ditu, eta erreferentzia komun bat eskaintzen du gizarte-zerbitzu inklusiboagoak eta eraginkorragoak garatzeko, ebaluatzeko eta indartzeko, pertsonen beharretan eta eskubideetan oinarrituta.