Eskuliburu honen helburua da gizarte-zerbitzuetako eta/edo soziosanitarioetako zentruei orientazioa emeatea, eskaintzen dituzten prestazioen kalitatea bermatzeko sistema bat martxan jartzeko, barne-ebaluazio baten bidez. Metodoa, “Agence Nationale d 'Évaluation Sociale et Médico-sociale (ANESM)” erakundearen jarraibideetan oinarritzen da, eta sei ebaluazio-eremuren inguruan egituratzen da: zentroaren/zerbitzuaren oinarriak, zentroaren/zerbitzuaren eta bere ingurunearen arteko harremanak, harreraren eta arretaren funtzionamendua, erabiltzaileen eskubideak, esku-hartzearen pertsonalizazioa banakako beharren arabera eta, azkenik, zentro/zerbitzuaren kudeaketa bera. Sei eremu horietako bakoitza, era berean, hiru arlo espezifikotan banatzen da, eta ezarritako kalitate-irizpide eta -adierazleen arabera, lau mailatan baloratzen da – "oso ona" izatetik "onartezina" izatera –; eremu horietako bakoitzari dagokionez, gainera, hobetzeko proposamenak aurkezten dira. Merezi du aipatzea eredu horretan bertan oinarritutako kanpoko ebaluazio-eskuliburu bat ere badagoela.
Erlazionatutako bibliografia