Edukinera zuzenean joan

Tresna teknikoak

Giné, C. (dir.), Manual de uso de la Escala de Calidad de Vida Familiar para Familias con Hijos con Discapacidad Intelectual y/o del Desarrollo (DID). Versión Revisada. CdVF-ER (<18). Madril, Confederación Plena Inclusión España, 2019, 30 or.

TRESNA DESKARGATU

Adimen urritasuna duten pertsonek gizartean baldintza berdinetan parte hartzeko behar duten laguntza-sarearen funtsezko osagaia da familia. Horregatik, adimen urritasuna duten pertsonen bizi kalitatearen kontzeptutik beste berri bat sortu da: egoera horretan dauden seme-alabak dituzten familien bizi kalitatearena. Familia hauen beharrak neurtzeko, dagozkien laguntzak planifikatu  eta horiek ezarri ondoren dituzten ondorioak ebaluatzeko, 2013an Ramon Llull Unibertsitatea buru zuen talde batek bi eskala egin zituen, iaz eguneratuak eta urte horietan aplikatu zituzten profesionalek jasotako balorazioak kontuan hartuta. Adin txikiko umeak dituzten familientzako eskala bat da (erref. 542873) eta bestea,  seme-alaba helduak dituzten familientzat (erref. 542110). Biak dira tresna baliozkotuak, estandarizatuak eta Espainiako errealitate sozialera egokituak. Dagozkien inprimakiek honako datuak biltzen dituzte: antolaketa eta familia harremanak, ongizate ekonomikoa, adimen urritasuna duen pertsonaren autonomia eta jasotzen duen laguntza.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.