Smithson, R., et al., Impact of the Care Quality Commission on provider performance. Room for improvement?. Londres, The King's Fund, 2018, 65 or.
Txosten honek Care Quality Commission 's-ek (CQC) gizarte- eta osasun-zerbitzuen hornitzaileen ikuskapen eta balorazioan aplikatutako ereduari buruzko lehendabiziko ebaluazio handiaren emaitzak laburbiltzen ditu. King's Fund-ek eta Alliance Manchester Business School-ek egindako azterlanak 8 esparru aztertzen ditu, eta arlo horietako balorazio-lanaren bitarrtez zerbitzuen erakunde hornitzaileen eragina; ikuskapen-lanaren aurretik, ikuskapenenaren garaian eta ondoren. Aztertutako 8 eragin-eremuek ikuskapenaren aurretiko aurrerapenari erreferentzia egiten diete, eskakizun zehatzei emandako erantzunari, antolaketaren eraginari, harreman-ondorioei, emaitzei buruzko datuak argitaratzeari, parekoen arteko ikaskuntzari eta laguntzari, eta, azkenik, eragin sistemikoari.