Down sindromea duten pertsonei laguntza eta zerbitzuak ematen dizkieten erakundeek egindako eskaerei erantzunez – Down España, Plena Inclusión eta Erkidegoko Integraziorako Unibertsitate Institutuaren laguntza eta bultzada sendoarekin (INICO, Salamancako Unibertsitatea) –, KidsLife eskala down sindromea duten pertsonengan aplikatzeko egokitzeari ekin zitzaion, hemen aurkezten den eskala garatuz eta balidatuz, Honek, jatorrizko KidsLife bezala, haur eta nerabeen bizi-kalitatearekin lotutako emaitza pertsonalak ebaluatzen ditu 96 itemen bidez (12 dimentsioko), zortzi dimentsioren inguruan antolatuta, lau aukeratako erantzun-formatu baten bidez. Jatorrizko Kidslife eskalarekiko ezberdintasun bakarra xede duen kolektiboa da: Down sindromea duten pertsonak.
KidsLife-Down eskalako koadernotxo honetan, dimentsioen arabera antolatutako 96 itemen galdetegia, puntuazioen laburpen-orria eta horiek zuzentzeko eta interpretatzeko beharrezkoak diren baremoak jasotzen dira, hiru adin-tartetan banakatuta (4-8 urte; 9-14 urte; eta 15-21 urte). Baremoak kalkulatzeko, Down-en sindromea duten 405 pertsonak osatutako baliozkotze-lagin bat hartu da oinarri (100 pertsona baino gehiago adin-tarte bakoitzean), Espainiako hainbat tokitan kokatutako 80 erakundetan zerbitzuak eta laguntzak jasotzen zituztenak.
Erlazionatutako bibliografia