Personas mayores, Residencias, Centros de día, Atención domiciliaria, Calidad de la atención, Evaluación de servicios, Métodos de evaluación, Estándares, País Vasco, España
2006. urtean autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko Espainiako Legea sartzearekin batera, AENOR-eko normalizaziorako AEN/CTN 158 batzorde teknikoak UNE 158001 estandarraren bertsio berria garatu zuen 2015. urtean. ISO 9001 estandar arrakastatsuak sektorean izan zuen hedapenak eragin handia izan zuen hedapen horretan. UNE 158001 estandar multzoak zerbitzu prestazioan jartzen du arreta gehien, eta adineko pertsonen egoitza, eguneko eta gaueko zentro, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eta telelaguntza zerbitzuaren kudeaketari dagozkion aspektuak eta zenbait betekizun jasotzen ditu. Artikulu honen helburua UNE 158001:2015 estandarraren azken eguneratzeak dakartzan aldaketa nabarmenenak berrikusi, eta dagoeneko estandar honekin lanean diharduten zentroetan zer nolako eragina izan duen eta izan dezakeen aztertzea da. Horretarako, metodologia kualitatiboan oinarritutako landa lan labur bat egin da sektoreko profesionalekin egindako zenbait elkarrizketatan oinarrituta. Azken batean, ikerlan garatuago baten aurrekaria da artikulu hau, eta bere xedea da aribidean dagoen ikerlan bateko datuak aurkeztea.