Edukinera zuzenean joan

Ebaluazio funtzionalaren faseak

Pertsona baten jokabide problematikoen ebaluazio funtzional bat egiten denean, eman beharreko lehenengo urratsa jokabide horiek eta euren testuingurua edo zein egoeratan gertatzen diren identifikatzea da.

Horien identifikazioa errazte aldera, ICAP eskalaren barruan dagoen jokabideari lotutako arazoen sailkapena jaso da, hurrengo dokumentutik: MONTERO CENTENO, D. (1993). “Evaluación de la Conducta adaptativa en personas con discapacidades. Adaptación y validación del ICAP”. Hezkuntzako Ikerkuntza eta Ebaluazio Saila. Deustuko Unibertsitatearen ICE, Bilbo.

 

Jokabide problematikoak identifikatzeko erabili beharreko oinarrizko metodoa egituratutako elkarrizketena da. Horietan, jarraian azaltzen diren bezalako galdera ireki zein itxiak erabili behar dira:

  • Ezintasunen bat duen pertsonak daukan edozein jokabide problematiko zerrendatu eta deskribatu ezazu.
  • Adierazi ezazu normalean zer maiztasunarekin gertatzen diren jokabide horiek.
  • Jokabide bakoitzaren intentsitatea deskribatu ezazu.
  • Jokabide problematiko bakoitzaren kasuan, identifikatu ezazu zer jardueratan edo zer ingurunetan gertatu ohi den.

Ezintasunen bat duen pertsona oso ongi ezagutzen duten eta jokabide problematikoak ongi ezagutzen dituzten pertsonak elkarrizketatzea funtsezkoa da; izan ere, mahaigaineratu beharreko galderei zehaztasunez erantzuteko gai diren pertsonak dira. Posible den heinean, pertsona horien artean, beti egon behar da senideren bat eta aztertu nahi den jokabidea duen pertsona artatzen duen egoitza zerbitzuetako edo eguneko zerbitzuetako langileren bat, bai eta ezintasunen bat duen pertsona beraeta bere adiskideak ere, betiere, haiekin ahoz, keinu bidez edo ikusmenaren bidez komunikatzeko arazorik ez badago.

Elkarrizketek, parte hartzen duten pertsonen arabera, bereziki problematikotzat jotzen diren jokabide eta egoera guztiak aintzat hartu behar dituzte.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.