Zenbaitetan, ezinduak laguntza bereziak behar izan ditzake zeregin jakin batzuk burutzeko. Horrelakoetan, egokitzapenetara jotzerik dago. Adibidez, pertsonari autobus egokia hartzen laguntzeko, hartu behar duen autobus zenbakia idatzita daraman kartoi bat eman diezaiokegu, autobusa ikusten duenean ezagutu ahal izan dezan.
Bestalde, ikono bidezko txarteletara jotzea ere erabilgarria izan daiteke. Sistema honen bitartez, behin jarduera burutzerakoan nolabaiteko gaitasuna hartuta, ikonoak lagungarriak izan daitezke zeregin bat noiz egin behar den gogoratzeko edo zereginaren sekuentzia jarraitzeko.