Zenbait gaitasun erabilgarriagoak dira beste batzuk baino, jendeari modu independentean bizitzen laguntzeko. Horien artean, nabarmendu egiten dira “gaitasun funtzional” deitzen diren horiek, izan ere, horiek dira pertsonei bizitzen diren, lan egiten duten eta aisiaz gozatzen duten tokietan eraginkortasunez jarduten laguntzen dietenak. Horien irakaskuntza programatzeko garaian, beharrezkoa da lehentasun hurrenkera finkatzea eta, horretarako, inguruabar ezberdinen arabera egokien diren gaitasunak aukeratzen lagun gaitzaketen jarraibide batzuk eskaintzen dira jarraian.
Orokorrean, pertsonak ikastea komeni diren gaitasunak aukeratzeko, oinarrizko hiru irizpide aintzat hartu behar da:
- Eguneroko bizitzan gaitasun hori zer maitasunarekin behar den
- Lehentasun maila finkatzeko irizpideetako bat maiztasuna da: gaitasun jakin bat geroz eta gehiago erabili, orduan eta erabilgarriagoa izango da hura ikastea. Horrela, esate baterako, hortzak garbitzea zapatetako lokarriak lotzea baino maizago erabiltzen den gaitasuna da, eta, ikuspegi horretatik begiratuta, erabilgarriagoa da eta, beraz, lehenago irakastea komeni da.
- Gaitasuna pertsonaren adin kronologikoari egokitzea
- Pertsona guztientzat, eta baita ezintasunen bat duten pertsonentzat ere, garrantzitsua da gainerakoek trebetzat jotzea, izan ere, ikuspegi horrek ez du bakarrik gainerakoen errespetua ekartzen; horrekin batera, autoestimu mailan eragin adierazgarria du. Trebetzat jo dezaten, ezinbestekoa da ezinduak bere adinarentzako egokiak diren gaitasunak edukitzea. Horretarako, beharrezkoa da gaitasun horiek irizpide horri jarraiki aukeratzea, behar baino umeago egitea saihestuz.
- Gauzak horrela, ezintasunen bat duen pertsonari irakatsi egiten bazaio aisiako zerbitzu komunitario bat ongi erabiltzen, adibidez gimnasio bat, autonomoagoa izatea lortuko du eta, horri esker, zerbitzua maiztasun gehiagorekin erabili ahal izango du eta gizarte ingurunean duen integrazio maila areagotu eta, gainera, laguntzarako langileen beharra duen denbora murriztuko da. Halaber, laneko gaitasunak ikasteak lan merkatuan parte hartzeko atea irekiko dio eta horrek aukera berriak emango dizkio hobetzeko eta gizarte bizitza aberasteko.
- Garrantzitsua da ongi zehaztutako helburua edo xedea duten zereginak aukeratzea, horren bitartez ezinduak ulertu dezan beragandik espero dena eta baita zertarako balio duen ere. Adibidez: ez da erraza pertsona bati esertzen irakastea, besterik gabe; errazagoa da horretara eramango duen jarduera baten esparruan egitea, adibidez, bazkaltzeko.
- Gaitasunak jokabide gatazkatsu bat saihesteko duen aukera
- Orokorrean, jokabide gatazkatsuak erabilgarri zaizkio ezinduari nahi duena lortzeko edo nahi ez duen zerbait saihesteko. Ondorioz, jokabide arazoa agertzea murrizteko eta helburu berdina lortzeko bide bat, hau da, jokabide arazoak duen funtzio berdina lortzeko bide bat, egokiago diren bide edo gaitasunak irakastea da.
- Horrela, pertsona batek, esperientziaren bidetik, ikasi ahal izan du mahaitik altxa eta jangelatik irten nahi duenean bazkaltzen amaitu eta berehala, bide eraginkorrena platera lurrera botatzea dela. Jokabide arazoa ordezkatzeko gaitasun funtzional bat irakasten bazaio, hau da, helburu berdina lortzea ahalbidetuko dion gaitasun bat –ahozapia plater gainean jartzea edo platerak harraskara eramatea–, gizarteratzeko dituen aukerek hobera egingo dute.