Edukinera zuzenean joan

Nola diseinatu daiteke bizitza estiloaren funtsezko plangintza bat?

Hasierako plana berraztertzea eta onartzea

Hasierako plan hori behin idatzita eta dena ontzat eman aurretik, berraztertzea komeni da zenbait irizpide aintzat hartuta:

  • Erabilitako hizkeraren egokitzapena: hizkera erraza eta egunerokoa erabiltzea garrantzitsua da, parte hartzaile guztientzako ulergarria dena eta, bereziki, interesdunarentzat; ez dira hitz teknikoak edo hizkera profesionalaren berezko terminoak erabili behar. Informazio guztia modu adeitsuan idatziz jasotzea ezinbestekoa da, mespretxuzko edo diskriminaziozko edozein gogoeta edo hizkera saihestuz. Horrez gain, une oro ikuspuntu etikoa erabili behar da.
  • Kokapena sekzio bakoitzaren barruan: garrantzitsua da informazio mota desberdinak sekzio egokian daudela egiaztatzea plana errazago ulertuko dela eta koherentzia edukiko duela bermatzeko.
  • Sekzio berriak gaineratzeko beharra: zenbait informazio ez badaude modu egokian kokatuta, euren edukira hobeto egokitzen diren sekzio berriak sortu daitezke. Halaber, egiaztatu beharko litzateke isilpekoak diren informazioak bereizita ote dauden edonork eskuratu ez ditzan.
  • Idazketaren jariotasuna eta koherentzia: sekzio bakoitzaren barruan dauden elementuek elkarren arteko lotura erraza eta jarraitutasuna eduki beharko lukete.
  • Laburtzeko beharra: ez da komenigarria edukiak gehiegi korapilatzea, beraz, ahal den heinean, informazioa gaiaren arabera sailkatzea interesgarria litzateke, informazio laburra eta erabilgarria gaineratuz, pertsona hobeto ezagutzeko aukera ematen duena.
  • Koherentzia: pertsonarentzat garrantzitsuak diren gauzak hori lortze aldera beharrezkoa den laguntza emateko jakin edo egin behar denari buruzko sekzioan islatzea ezinbestekoa da.

 

Interesdunarekin hasierako plana berraztertu

Beste pertsona batzuekin partekatu baino lehen, ezinbestekoa da, lehenik, interesdunarekin hasierako plana berraztertzea. Pertsonak zuzenean lagundu ezin badu, ondo ezagutzen duen eta haren lekuan jar daitekeen eta

pertsonak berak emango zituen erantzunen antzekoak emango zituen pertsona batekin egin behar da.

Pertsona planean jasotakoarekin ados ez dagoenean, aldatzen saiatu behar da formulazio egokiagoa lortu arte. Hala ere, prozesuaz arduratzen denak eta hasierako plana idatzi duenak zuzentzat jotzen badu, komenigarria da pertsonari azaltzen saia dadin. Hori horrela izan arren, oraindik ados ez badago eta egoera kritikoa baldin bada, edukia negoziatu behar da eta tarteko irtenbide bat lortu.

 

Beste pertsona batzuekin hasierako plana berraztertu

Plana abian jartzeko ekintzak diseinatzean datzan hurrengo fasera igaro baino lehen, egokia da plana praktikan jartzen parte hartuko duen pertsonaren baten iritzia edukitzea jasotako informazioa egokia, erabilgarria eta nahikoa ote den esateko, hain zuzen, xedeak ezartzeko eta horiek lortzeko ekintzak diseinatzeko balio dezan. Hala ez bada, idazketa aldatu beharko da eta, hala badagokio, informazio zehatzagoa barne hartu. Horrez gain, erabilgarria izan daiteke bizitza estiloaren funtsezko plangintzan nolabaiteko esperientzia duen pertsona bati hasierako planaren gainean duen iritzia eskatzea, baita plan hori abian jartzen parte hartuko ez duenean ere.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.