Edukinera zuzenean joan

Helburuen definizioa gaitasunen irakaskuntzan

Irakastera goazen gaitasuna aukeratu eta gero, helburu argi bat finkatu behar dugu. Helburu horretan ados egon behar gara prozesuan parte hartzen dugun pertsona guztiak.

Jar dezagun adibide bat: gaitasun berriak irakasteko maiz erabiltzen den eremu bat sukaldea da. Helburu orokorra pertsonak sukaldean aritzeko nolabaiteko autonomia hartzea da, baina beharrezkoa da berariazkoagoak diren helburuak finkatzea (adibidez ogi txigortua prestatzea, zuku bat egitea, eta abar), eta ez bakarrik helburuen zehaztapen horrek irakastea eta ikastea errazten dituelako, baizik eta, baita ere, helburua benetan noiz lortu den zehazki jakiten laguntzen duelako.

Helburuak ezartzerakoan, erabilgarria izan daiteke gehienez ere ikasteko erabiliko den denboraldia finkatzea, izan ere, horrek pizgarri bezala balio du prozesua arintzeko, eta gaitasuna ebaluatzeko data bat jartzen du. Data faktore ezberdinak aintzat hartuta finkatu behar da:

  • pertsonak egiteko hori zer maiztasunarekin praktikatu ahalko duen;
  • egitekoaren konplexutasun maila;
  • jada badituen gaitasunak;
  • langileek irakasteko dituzten gaitasunak;
  • ezinduak ikasteko ageri duen motibazioa;
  • egitekoa irakasterakoan esku hartzen duen pertsona kopurua eta talde gisa pertsona horiek duten trinkotasuna.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.