Labur adieraztearren, bi diagnostiko mota bereizi daiteke:
Diagnostiko klinikoa, begiaren egituran, estimulu ezberdinen aurrean dauden erreakzioetan, begiari eragiten dioten patologietan eta ikusmen gaitasunerako ondorioetan oinarriturikoa.
Diagnostiko funtzionala; honen bitartez, pertsonak bere ikusmen gaitasuna egunerokoan jarduteko nola erabiltzen duen zehazteko saiakera egiten da, eta informazioa ematen du ikusmen eremuaren tamainari eta moduari buruz, ikusmeneko distantzia ezin hobeari buruz, kokaleku ezin hobeari buruz, kontraste arazoei buruz, eta abar.
Bi diagnostikoak beharrezkoak eta elkarren osagarri dira.
Ikusmen arazoen inguruko oinarrizko datuak
Arrazoi fisiko ohikoenak
Malformazioa edota lesioa begian, ikusmen nerbioan edo garun kortexean.
Glaukoma.
Begi lausoa.
Erretina askatzea.
Tunel ikusmena / ikusmen periferikoa.
Miopia.
Presbizia.
Estrabismoa.
Medikaziotik eratorritako eraginak (kolirioak neurriz gain edo behar ez bezala erabiltzea...).
Lesioak (norberak bere buruari eragindakoak barne).
Epilepsia.
Inguruneko arrazoi ohikoenak
Gaizki graduatutako betaurrekoak edo betaurreko zikinak
Ikusmen ezin hobea bermatzeko jarrera desegokiak.
Argiztapen desegokia: behar baino biziagoa edo, alderantziz, behar baino ahulagoa.
Gainazal islatzaileak.
Nahikoak ez diren kontrasteak.
Elementu gogaikarriak egotea: kea, kloroa...
Ikusmen ezintasunaren aztarna fisikoak
Begia handitzea.
Behar baino malko gehiago sortzea.
Begiek mugimendu azkarrak egitea.
Infekzioak maiz.
Ikusmen ezintasunaren aztarna izan daitezkeen jarrerak
Begiak irekitzeko erreparoak edukitzea
Begiak hainbatetan igurztea, begiak azkar kliskatzea, argia saihestea
Noraezean ibiltzea, estropezuka.
Mugitzeko erreparoak edukitzea.
Norbait hurbiltzen denean sustoa hartzea.
Gauzak ukimenaren bitartez aztertzea.
Oso hurbil egon arte, beste pertsona bat bertan dela ez jabetzea.
Aspertuta, irrikaz edo haserre egotea funtsean ikusmenekoak diren jarduerak egiterakoan.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik “konfigurazioa” aukeran. “Onartzen dut” botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu "Irakurri gehiago" lotura informazio gehiago lortzeko.