Edukinera zuzenean joan

Jokabideari lotutako laguntza positiboko planen diseinua

Jokabideari lotutako laguntza positiboko planaren adibidea

  • Aurrekarietan oinarritutako esku-hartzeak
    • Jonen kideei irakatsi bere ondoan ibiltzen eta harekin hitz egiten, hura ukitu gabe betiere.
    • Jonen jokabideari buruzko oharrak gutun-azal itxi batean bidali. Gutun-azal hori autobusaren gidariak entregatuko dizkie bai amari (oharrak zentroko langileengandik etorritakoak direnean), bai zentroko langileei (amarengandik datozenean).
    • Begiralearekiko elkarrekintza eta egiturarik gabeko uneetan zehar jardueretan parte hartzen duela areagotzea.
    • Jonengandik hurbil egotea. Begiralea duten jardueretan esku harraraztea.
    • Lanbide zeregin errazagoak ematea.
    • Belarriko infekzioa duenean, harengana maiz hurbiltzea nola dagoen ikustera. Jardueraz aldatzeko edo atsedena hartzeko aukera eskaintzea.
    • Kideen artean, errotazio erako txandak finkatzea, 10 minutukoak, haiek egitekoetan lagun diezaioten.
    • Atseginak egiten ez zaizkion jarduerak edo zailak iruditzen zaizkionak (lanbide jarduerak eta ordenagailukoak) erakargarri edo errazago suertatzen zaizkion horiekin txandakatzea.
    • Gaitasun alternatiboak irakastea
    • Ondorioetan oinarritutako esku-hartzeak
    • Bizi estiloaren gaineko esku-hartzeak
  • Gaitasun alternatiboak irakastea
    • Jokabide gatazkatsua ordezkatuko duten gaitasunak
      • “Utz nazazue bakarrik” esaten irakastea, kideei eska diezaien bere ondoan daudenean bera ez ukitzea edo inguruan toki pixka bat gehiago uztea.
      • “Atsedena edo laguntza” esaten irakastea, lan egiteari utzi nahi dionean.
    • Gaitasun orokorrak
      • Begiralearen arreta eskatzen irakastea, “lan ona?” esanez.
    • Aurre egiteko edo tolerantziako gaitasunak
      • Lan denbora areagotzen irakastea.
  • Ondorioetan oinarritutako esku-hartzeak
    • Gaitasun alternatiboen erabilera areagotzea
      • Behar bezala jarduten duenean zoriontzea eta ondorio naturala aplikatzea (kideak toki gehiago uzten du bere inguruan).
      • Arreta ematea hark hitz egiten duenean, kideei barre egiten dienean elkarrekin dabiltzanean edo egokitu zaizkion lanak burutu dituenean.
      • Arreta ematea arreta hori behar bezala eskatzen duenean.
      • 2 edo 3 minutuko atsedenak onartzea.
    • Jokabide gatazkatsuaren eraginkortasuna murriztea
      • Lasaitasunez eta ahots tonu normalean esatea: “Jon, zuri arreta ematea nahi baduzu, eskatu besterik ez duzu”
    • Krisiak gidatzea
      • Beste jarduera batera bideratzea.
      • Bere eskuak eustea baretu arte.
  • Bizi estiloaren gaineko esku-hartzeak
    • Bizi kalitatea
      • Sukaldaritzako ikastaro batean parte hartzea ezinduekin, komunitatearen ingurunean.
      • Etorkizunean laneratzeko plan bat garatzea.
    • Mantentzea
      • Kideei eta beste begirale batzuei Jonekin komunikatzen irakastea.
      • Beste begirale batzuei irakastea hitzezkoak ez diren seinaleei erantzuten.
      • Jonen gizarte gaitasunak eta komunikaziokoak zabaltzea, bereziki azpimarratuz arreta eskatzeko bestelako moduak garatzea.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.