Zentzumenei esker, inguratzen gaituen munduari buruzko informazioa lortu ahal dugu eta gure ingurune fisikoa eta gure burua ezagutzen eta beste pertsona batzuekin harremanetan jartzen laguntzen digute ere. Zentzumenen gabezia gertatzen da bost zentzumenetatik edozeinek –ikusmena, entzumena, usaimena, ukimena eta dastamena– behar bezala funtzionatzen ez duenean. Edonola ere, autonomian duten eraginagatik, garrantzitsuenak ikusmena eta entzumena dira.
Ikusmen edota entzumen arazoak dauden edo egon daitezkeela uste den egoera baten aurrean, funtsezkoa da horiek definitzeko eta neurria emateko diagnostikoa egitea eta, hala badagokio, kasuan kasuko arreta espezializatua antolatu eta bermatzea. Halaber, laguntza produktu egokienetara iristea erraztu behar da.
Diagnostikoari dagokionez, aintzat hartu behar da ikusmen eta entzumeneko ohiko testen emaitzak kautelaz interpretatzea interesatzen zaigula, izan ere, beti ez dira egokiak izaten zehazki antzemateko ea pertsona bat bere entzumen edo ikusmen gaitasunak erabat erabiltzeko gai den, batez ere mugikortasun mugak edo komunikaziokoak daudenean eta horiek nabarmen mugatzen dutenean pertsona batek ezintasun sentsoriala duela pentsatzeko aztarna multzoa.