Gaur egun gehien aplikatzen den sailkapenetako bat Epilepsiaren Nazioarteko Erakundeak proposatzen duena da. Haiek irizpide bikoitza erabilita sailkatzen dituzte krisiak: konorte galera egon den edo ez, krisiak sinpleak edo konplexuak izan daitezke; krisiak sortzen diren buruko zonaren arabera, neurri batekoak edo orokorrak izan daitezke.