Pertsonaren parte hartzerik gabe ezin da plangintzarik egin. Hortaz, pertsonak nola eta zenbat parte hartu nahi duen zehaztea beharrezkoa da, bai eta parte hartze hori nola egituratu daitekeen ere.
Prozesuak zenbait fase dituenez, komenigarria izan daiteke hasiera eman aurretik eta garapenean zehar, pertsonak zein fasetan modu aktiboan parte hartuko duen zehaztea; bai eta nola egin nahi duen eta zein neurritan tartean sartuko den ere. Dena den, haren inplikazioa edozein dela ere, funtsezkoa da hori plangintzaren barruan egotea.