Edukinera zuzenean joan

Nola diseinatu daiteke bizitza estiloaren funtsezko plangintza bat?

Oinarrizko arauak eta prozesuaren mugak ezartzea

Prozesua behin azalduta eta harremanen zirkulua behin zehaztuta, hurrengo urratsa hauxe da: interesdunarekin prozesuaren oinarrizko arauak garatzea. Pertsona ez bada komunikatzeko gai, ezagutzen duen eta beragatik arduratzen den pertsona bat edo gehiago tartean sartzea beharrezkoa da, hurrengo galderei ezintasunen bat duen pertsonaren ikuspuntutik erantzuna ematen saiatzeko (ez bere berezko ikuspuntutik). Arau hauek prozesua mugatzeko erabilgarriak izan daitezke:

  • Harremanen zirkuluaren barruan dauden pertsonen artean, informazioa emanez prozesuan zeintzuk parte hartu ahal duten zehaztu.
  • Pertsona horietako baten parte hartzea saihestea komeni den zehaztu.
  • Ezintasunen bat duen pertsonak plangintzan parte hartzen duten harremanen zirkuluko pertsonekin izandako elkarrizketetan parte hartu nahi duen edo horien edukiaren berri izan nahi duen zehaztu.
  • Plangintzan jorratu behar ez den edo kontu handiz jorratu behar den konturen bat ote dagoen zehaztu. Pertsonak plan on baten garapenari dagokionez arazo bat eragin dezakeen oinarrizko arau bat ezarri behar dela azpimarratzen badu (adibidez, pertsonak jokabide arazoak baldin baditu eta ez badu pertsona jakin batekin horri buruz hitz egitea nahi), negoziatzea beharrezkoa izango da eta berarentzat onargarria den eta planaren garapenean lan egiten jarraitzea ahalbidetzen duen konpromiso bat hartu beharko da.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.