Eguneroko jardueretan, eguneroko bizitzaren oinarrizko jardueretan, etxeko lanetan, komunitatearen baliabidek erabiltzerakoan edo beste kide batzuei laguntza ematerakoan parte hartzea bideratu ahal izateko, honako hau beharrezkoa da:
Arreta ereduak oinarri dituen printzipioak kontuan hartuta planifikatu, bereziki:
Oinarrizko eskubideak errespetatzea.
Pertsonen ongizate fisikoa eta segurtasuna bermatzea.
Autonomia eta autodeterminazioa sustatzea.
Banakako plangintzan definitu eta mugatu, pertsonan oinarritutako plangintzaren ikuspegitik.
Esparru horretan, egun zein jardueretan parte hartzen duen berraztertu behar da; jarduera horietako zein edo zein zati suertatzen zaion benetan erabilgarri eta zein ez adieraziz, azken horiek aldatu eta parte hartzeko aukera berriekin ordezkatzeko.
Laguntza motak zehaztu.
Pertsonaren premia eta lehentasunetara eta inguruaren aukeretara ondoen egokitzen diren parte hartzeko aukerak definitu ondoren, jarduera horietan parte hartzeko behar duen laguntza, laguntza horren intentsitatea eta iraupena definitu.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik “konfigurazioa” aukeran. “Onartzen dut” botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu "Irakurri gehiago" lotura informazio gehiago lortzeko.