Jokabidea arriskutsua izatera iritsi daitekeenean pertsonarentzat edo haren inguruan daudenentzat, edo jardueretan parte hartzea zailtzen duenean, ez da komeni hari jaramonik ez egitea.
Horrelakoetan, egokia da pertsona eskura duen beste jardueraren batera bideratzeko aukera hausnartzea. Zenbaitetan, krisi gertaera bat hurbil dagoela dioten lehenengo aztarna edo arrastoak agertzean jardunez gero, nahikoa izan daiteke aldaketa hori egitearekin.
- Adibidea:
- Peio jangelan eserita dago, afariaren zain –une hori ohiko aurrekari bezala identifikatuta dago garrasi egitean eta eskuari hozka egitean oinarritutako jokabideetarako–, eta eskuetako bat astintzen ari dela ikusten da bestearekin platera seinalatzen duen bitartean.
- Zera esan dakioke: “Peio, zerbitza dezagun ura”, edo “zergatik ez didazu mahaia jartzen laguntzen?”. Horrela, nahi ez den jokabidetik distraituko duen beste jarduera betara bideratzen ariko gara.
- Gogora ezazu horrelako uneetan portaera geroz eta lehenago birbideratu, orduan eta eraginkorragoa izango dela esku-hartzea, eta orduan eta aukera gutxiago egongo direla jokabide gatazkatsua agertzeko.