Familia eta lagunak ezintasunen bat duen pertsona eta egoitza zerbitzutikat duen bizitzaren arteko loturarik garrantzitsuena da eta garrantzitsua da, egoitzan sartu eta gero, hori horrela mantentzea. Pertsona horrek testuinguru berrian egiten dituen harreman eta kontaktuak aurretik zituenei gehitu behar zaizkie, ez dira ordezkatu behar. Kontua da bizipen berri, positibo eta aberasgarrien bitartez ezintasunen bat duen pertsonaren harreman sarea eta esperientziak zabaltzea.