Norbaiti zerbait egiten irakasten badiogu, errefortzu positibo ugari erabili beharko dugu, gizarte errefortzuak batez ere, eta helburua laguntza eskuratzen duen pertsona motibatzea izango da, saiakerekin jarrai dezan. Hala eta guztiz ere, pertsona benetan egin nahi duen zerbait egitenikasten ari bada, ez du horrenbeste errefortzu behar izango eta komenigarria da horiek murrizteko ohitura hartzea. Horrela, gauzak ongi egiten dabilen edo ez jakin nahi duen bakoitzean errefortzu horienmendeko izatea saihestuko da.
Beste era batera esatearren, komenigarria da ezindua ohitzea honetara: zeregin bat egin bitartean ez bazaio ezer esaten, horrek esan nahi du behar bezala egiten dabilela. Horrela, ez da errefortzua eskuratzearen hain mendeko egiten fase bat amaitzen den bakoitzean, eta hurrengora igaro daiteke naturaltasunez eta jarraitutasunez. Horrek ez du esan nahi onespena erakusteari utzi behar zaionik, baina komenigarria da ahalik eta naturaltasun handienarekin egitea, adibidez zeregin bat amaitzerakoan edo pertsona burutzea lortzeko esfortzu gogor bat egiten ari dela nabaritzen dugunean edo egiten duen aukera ugarietakoren batean (errefortzu etena).
Estrategia hau aplikatzea zaila izan daiteke hasieran, izan ere, ezinduak nahiz profesionalek errefortzuen jarraibide jarraituago batera ohituta daude. Denborarekin, ordea, ikusiko dugu zereginak etengabeko errefortzurik gabe egitea lortzen dutela, izan ere, ohiko bizitzako planean sartzera igarotzen dira.
Distrakzioak sahiesteko jarduera egokietarako gomendioak