Ikaste prozesuan gauzak ez badoaz ondo, komenigarria da berriro planteatzea:
Erabiltzen ari garen laguntza mota eta maila berraztertu behar dugu eta, horretarako, beste profesional batzuen iritzia eskatu.
Baloratu egin behar dugu ea beharrezkoa den egitekoa urrats laburragoetan xehakatzea.
Egokitzapenen batera jotzeko beharra aintzat hartu behar dugu.
Pertsonaren motibazio maila baloratu behar dugu, eta hura areagotzeko moduak bilatu errefortzuen erabileraren bitartez. Hura ikasi baino lehen aspertzearen sintomarik ikusiko balitz, komenigarria litzateke aldizka atsedenaldiak aurreikustea ikaste prozesuan zehar eta, azkeneko aukera bezala, jardueraz aldatzea.
Ezinduak nahita akatsak egiten baditu, agian gure arreta gizarte plano batean eskatzen ari da besterik gabe eta, horrelakoetan, agian komenigarria izan daiteke denboraldiren bat aisiako jardueretarako gordetzea.
Halaber, zalantzan jarri behar dugu ea, profesional modura, egitekoaren irakaskuntzan oinarriturik gauden edo bestelako kezka edo inguruabarrekin arreta galtzen gabiltzan.
Azkenik, saioen maiztasuna baloratzea komeni da, izan ere, bi saioren arteko denbora tartea luzeegia denean, horrek motibazioa galtzea edota ikastea zailtzea eragin dezake.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik “konfigurazioa” aukeran. “Onartzen dut” botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu "Irakurri gehiago" lotura informazio gehiago lortzeko.