Edukinera zuzenean joan

Zereginen azterketa

Behin helburua definituta, egitekoaren analisia egin behar dugu, hain zuzen ere zeregin bakoitza hainbat urrats edo fase errazagotan zatitu.

Arrazoi ezberdinak daude zereginak aztertzera jotzeko:

  • Egitekoen azterketak erraztu egiten du ikastea. Hain zuzen ere, irakasten ari garen zeregina zertan datzan zehaztasun osoz deskribatzeko aukera ematen du eta, hala, profesional ezberdinek jarraitu beharreko eredu bat eratzen da gaitasun hori irakatsi behar den bakoitzerako, bai pertsona berdinari irakatsi behar zaionean, bai pertsona ezberdinei irakatsiko zaienean. Jarraibide berdin-berdina eta koherentzia duena mantentzeak lagundu egiten dio pertsonari hura ikasten, eta emaitza azkarrago ikasten duela da.
  • Sekuentzia berdin bat mantentzeak erraztu egiten du ikastea, izan ere, zeregina xehakatzen den fase edo urrats bakoitza hurrengo urratsaren seinale edo aztarna bihurtzen da.
  • Zeregina edo gaitasun bat eratzen duten fase edo urrats ezberdinak identifikatzeak, halaber, erraztu egiten du pertsonak fase bakoitzean behar dituen laguntza maila ezberdinak identifikatzen, eta horrek lagundu egiten du laguntzarik behar ez duen alderdietan autonomia mantentzen.
  • Azkenik, zereginen azterketak aukera ematen du zehaztasunez erregistratzeko ikasketa prozesuaren beraren garapena eta lortutako emaitzen bilakaera.

Zereginen azterketa aplikatzea aukeratzen denean, maiz zalantza planteatzen da irakatsi nahi den zeregina edo gaitasuna zenbat fasetan zatitzea komeni den zehazterakoan. Bakarkako ikaste prozesu bat denez, ez dago kopuru ezin hobe bat: urrats kopurua pertsona bakoitzarenaraberakoa eta zereginaren konplexutasunaren araberakoa izango da.

 

Gaitasun bat ikasteko erabiliko den fase kopurua zehazteko jarraibideak

Pertsona jakin batentzat eta zeregin jakin baten kasuan ezartzea komeni den fase kopurua zehazteko garaian, ondoren datozen jarraibideak erabilgarri suerta dakizkiguke:

  • Egitea komeni den lehenengo gauza ezintasunik gabeko pertsona batek zeregina ikasteko beharko lituzkeen faseetan hura banatzea da.
  • Ikusiz gero ezinduak zailtasunak dituela erritmo horri egokitzeko, beharrezkoa izango da urrats horietako bakoitza urrats sinpleago batzuetan zatitzea.
  • Pertsonari buruz aldez aurretik dugun ezagutzak aukera ematen badigu aurreikusteko zailtasunak edukiko dituela alderdi zehatz batzuekin, hasieratik saiatu egingo gara fase horiek ahalik eta gehien xehatzen.
  • Beti ez da beharrezkoa izaten fase bakoitza xehetasun maila berdinarekin xehatzea. Bakarrik zailtasun gehien antzematen diren zatietan izango da beharrezkoa.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.