Edukinera zuzenean joan

Gaitasunen aukeraketa: zer irakatsi eta zergatik?

Irakatsiko diren gaitasunak aukeratzeko garaian, garrantzitsua da ere hurrengo egiaztapen osagarriak egitea:

 

  • Denbora.
    • Aukeratutako gaitasuna irakasteko behar den denbora edukiko dugu?
    • Norekin hitz egin behar dugu denbora hori badugula bermatzeko?

 

  • Etendurak.
    • Garrantzitsua da, hasieran behinik behin, gaitasun bakoitzaren irakaskuntzarentzat etendurarik gabeko denboraldi bat gordetzea. Horrela, beharrezkoa izango da neurri egokiak hartzea denboraldi horretan gainerako pertsonak beste jarduera batzuetan aritzeko.

 

  • Materiala.
    • Gaitasuna ikasteko behar diren materialak edo tresnak eskura ditugula ziurtatu beharko dugu. Esate baterako, pertsona bati ogi txigortua egiten irakatsiko badiogu, ziurtatu egin beharko dugu txigorgailuak funtzionatzen duela eta ogia badagoela.

 

  • Arriskuak.
    • Jarduerak arriskuren bat badarama –adibidez, errepidea gurutzatzeak–, kasu horietarako zerbitzuak berezko dituen jarraibideetara egokitu beharko gara, eta ziurtatu, bai ezindua, bai egoitza zerbitzuaren arduraduna nahiz ezinduaren legezko ordezkaria edota familia ados daudela horrelako lanak ikas ditzan ezintasunen bat duen pertsonak.

 

  • Aukerak.
    • Gure buruari galdetu beharko diogu beti ea pertsonak gaitasun berri hori praktikan jartzeko aukerarik edukiko ote duen benetan, behin hura ikasten duenean.

 

  • Esku hartzen duten pertsonak.
    • Hasiera batean, komenigarria da langileen taldeko pertsona batek, bik edo, gehienez, hiruk esku hartzen duten gaitasun bat aukeratzea, izan ere, hala errazagoa izango da irakastean irizpide homogeneoak erabiltzea eta ikastearen gaineko jarraipena egitea.

 

Gaitasun bat aukeratze aldera egitea komeni diren egiaztapenei buruzko gomendio horien guztien kaltetan izan gabe, ez dugu ahaztu behar oso arraroa dela baldintza ezin hobeak azaltzea: normalean, beti sortzen da ezustekoren bat edo aurreikuspenen batek kale egiten du. Egin behar dena da dauden baldintzei ahalik eta probetxu handiena ateratzen saiatzea eta, ahal dela,  horiek hobetzen saiatzea, eta ez jarrera pasiboa hartu eta inguruabarrak ezin hobeak izatea edo beste batzuk ekintzaile izatera pasatzea espero izan.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.