Edukinera zuzenean joan

Gaitasunen aukeraketa: zer irakatsi eta zergatik?

Ezintasunen bat duen pertsonari irakastea komeni diren gaitasun funtzionalak aukeratzeko edo horiei lehentasuna emateko, jarraibide edo irizpide orokorrez gain, banakako beste alderdi batzuk ere aintzat hartu beharko ditugu: lagundutako pertsonaren gaitasunak, beharrak, lehentasunak, nahiak, egungo egoera eta etorkizuneko proiektuak. Komenigarria da, beraz, hurrengo alderdiak aintzat hartzea:

  • Zer egin nahi du pertsonak? Zer da bere autoestimua gehien indartzen duena?
  • Zerk motibatzen du? Hori antzematea erraza ez bada, xehetasunei erreparatu behar diegu, txikiak iruditu arren, izan ere, horiei esker gustuko dituen eta gustuko ez dituen gauzak zehaztu ahalko  ditugu. Janari usaia edo etxetresna elektrikoek egindako zarata gustuko al du?
  • Irakastera goazen gaitasun berriak aukeratzeko garaian, garrantzitsua da pertsonak jada badituen gaitasunak, alegia, bere indarguneak aprobetxatzea.
  • Bestalde, funtsezkoa da gaitasun fisikoak eta sentsorialak aintzat hartzea, eta gaitasunaren irakaskuntza egoera horri egokitzeko –inguruneari, materialei– behar diren neurriak hartzea.
  • Pertsonak nahiago duen ingurune mota ere aintzat hartzea komeni da: zaratatsua edo lasaia, jende ugarikoa, zabala, musika duena edo isila.
  • Egitekoa edo jarduera bat irakasteko, irakasten duenak hura oso ongi ezagutu behar du eta ezagutzak hurrenkera bat jarraituz transmititzeko gai izan behar da.
  • Gaitasun funtzionala aukeratzerakoan, garrantzitsua da galdetzea ea pertsona hori ikasteko gai izango dela uste dugun: egin ahalko duela uste badugu, hark positiboki hartuko du. Aldiz, itxaropen gutxi edukiz gero, ikastea zaildu egingo da.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.