Orokorrean, eta biztanleria multzo osoa aintzat hartuta, adin ertainera iritsi arte adimen orokorra mantendu egiten da. Une horretatik aurrera, gaitasun intelektualak mantendu egiten badira ere beste hainbat urtean (biztanleriaren % 10 eta 15en artean aldatu gabe mantentzen ditu bizitza osoan zehar), erreakzio denborarekin eta arreta gaitasunarekin zerikusia duten muga batzuk agertu daitezke. Arreta selektiboagoa izaten hasten da.
Hala eta guztiz ere, egia da pertsona berdin batengan egokitzeko trebetasun batzuk garatzeko muga adierazgarriak eta beste trebetasun batzuk garatzeko kalterik jasan ez duten gaitasun batzuk elkarrekin agertu daitezkeela. Gauzak horrela, ezinbestekoa da ebaluazio zehatza eta jarraitua egitea eta horrek pertsonak egokitzeko duen gaitasunean eduki duen bilakaera ezagutzea ahalbidetzea.
Gaitasun intelektualaren murrizketaren adierazle diren aztarna edo sintomak
Banakako ezberdintasunak ezberdintasun, esan daiteke zahartze fasean posible dela gaitasun horiek murrizten ari direla erakusteko joera duten aztarna edo sintoma hauek behatzea:
Ezintasun intelektuala edo narriadura kognitiboa duten pertsonen kasuan, batez ere laguntza behar orokorra dutenen kasuan, erreakzionatzeko behar duten denborarekin eta arreta gaitasunarekin zerikusia duten mugak adin goiztiarragoetan agertu ohi dira, eta gainerako biztanleen kasuan baino funtzio oinarrizkoagoetan eta funtzionalagoetan edukitzen dute eragina.
Aurreko horrekin lotuta, egokitzeko jokabideetan ere mugak agertzen direla ikusten da. Horiek dira, izan ere, eragin handiena edukiko dutenak, bai eguneroko bizitzan, bai gure bizitzan etengabe gertatzen diren aldaketa jarraitu eta ezustekoei erantzuteko gaitasunean.