Zahartze prozesuarekin batera doazen ingurune aldaketek eragin handia eduki dezakete pertsonarengan, eta ezinduaren ongizaterako eta egonkortasunerako arrisku faktore izan daitezke, eta hori aldaketak saihestezinak –adibidez, hurbileneko senideak ezindua zaintzen ezin jarraitzetik etorritakoa– edo beharrezkoak –adibidez, eguneroko jardueretarako laguntza maila biziagoaizan behar denean edo ezinduaren gaitasunei eta bizitzarako nahiei fisikoki eta funtzionalki hobeto egokiturik dagoen ingurune batean jardutea komenigarria denean– izan badaitezke ere hainbatetan.
Pertsonaren bizitzarengan eragin handia eduki dezakeen beste elementu bat lan jarduera, lanbidekoa edo egunekoa bertan behera uztearena da, hain zuzen ere adin jakin batetik aurrera gertatzen dena. Ezindu askorentzat, gainerako biztanleriaren kasuan gertatzen den bezala, egoera aldaketa bat etortzen da, apurketa bat da beren bizitzetan, eta hori onartzea ez da beti lan erraza izaten. Ondorio emozionalak direnak direla ere, funtsezkoa da aintzat hartzea erretiroak esan nahi duela estimulazio eta jarduera iturri garrantzitsua galdu egiten dela:
Ondorioz, funtsezkoa da erretiroa hartzeko prestatzeko programak garatzea eta horiek trantsizio lasaiagoa ahalbidetzea.
Azkenik, zahartzea pertsonek maite dituzten pertsonen galerari aurre egin behar dioten bizitzako zikloko fase bat da. Galera horrek bakardade eta babesgabezia sentimendu sendoak eragiten ditu, eta baita estresekoak ere, batez ere bizitokia bat-batean aldatzea badakartzate.
Zahartzaroan gizarte eta familia bizitzan ematen diren aldaketa nagusiak
Horrek, berriro ere, ezinduen autonomia sustatzeko beharra indartzera garamatza, eta ez bakarrik bizitzako alderdi ezberdinak garatu ahal izan ditzaten eta pertsonaren, familiaren, lanaren eta gizartearen eremu ezberdinetan jardun ahal izan dezaten, baizik eta, baita ere, baliabide pertsonal ezin hobeak eduki ditzaten bizitzan zehar gertatzen diren aldaketei eta egoera kritikoei aurre egin eta egokitzeko. Haien autonomia geroz eta gehiago sustatu, orduan eta aukera gehiago egongo da bizitzako inguruabar berrietara egokitzeko gai izateko; eta baita alderantziz ere: haien autonomia geroz eta gutxiago sustatu, bizitza osoan zehar kanpoko gertaeretatik geroz eta gehiago babestu, orduan eta aukera gutxiago edukiko dituzte egoera berrietatik ikasteko eta horiei egokitzeko aukerak garatzeko, eta horrek murriztu egingo du aurreragoko faseetan egokitzeko gaitasuna. Fase horietan, halabeharrez, aldaketa garrantzitsuak gertatuko dira eta horiek eragin handia edukiko dute ezinduaren bizimoduan.
Ezinduei beren erabaki propioak hartzeko eta horien erantzukizuna gain hartzeko aukera eman behar zaie, beren etorkizunari buruzko informazioa emanez eta beren nahi eta lehentasunei buruz galdetuz.
Halaber, lehentxeago edo geroxeago aurre egin beharko dituzten errealitate batzuk ez ezkutatzea garrantzitsua da. Gauzak horrela, komenigarria da gaixo duden senideak bisitatu ahal izatea eta gaixotasuna, mendetasuna eta baita heriotza ere existitzen direla jakitea. Alderdi hori ezinbestekoa da, izan ere, uneren batean, ezindua atenditzen aritu diren senideek zaintzarekin jarraitzeko ezintasunari aurre egin beharko diote, beren zahartze prozesu propioa dela eta. Une horretan, ezinduak prestakuntza hobea edukiko du egoera berriari, banantze bati, aurre egiteko, betiere, erabakitzeko gaitasuna eta egokitzekoa hartzen joan bada bizitza osoan zehar. Gurasoak edo beste senide batzuk ere hobeki biziko dira ezindua bizitzarako eta bizitzako zikloko fase berri bat onartzeko prest dagoela baldin badakite.